Udalekuak 2016

Informazio guztia >

Azken berriak

- Gutunak -

Abuztuaren 16a izango da udalekuetara gutuna bidaltzeko azken eguna.

Gogoratu bai Irunen, baita Hondarribian ere, turismo bulegoetan egongo direla kutxak. Ez bidali posta bidez, ez baitira iritsiko irlara.

- Herri Bazkaria kolokan -

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu egunean bertan eta aurretik gurekin aritu diren boluntario guztiei.

Zuetako askok ikusi zenuten bezala, koadrila eguna lan handiko ekintza da, eta jende askoren lana eskatzen du. Nahiz eta jende gehienaren jarrera ona izan, beste askoren jokabide desegokiak oso nabarmenak izan dira.

Bestetik, eta koadrila egunak hartu duen dimentsioa kontuan izanda, udal gobernua hausnarketa bat egitera gonbidatzen dugu Betti Gottik dituen neurri faltei eta beharrei irtenbidea bilatzeko asmoz.

Horregatik, aurretik aipatu diren arrazoi guztien ondorioz, 2017ko Herri Bazkaria zalantzan dago, nahiz eta Betti Gottik lanean jarrituko duen hau aurrera eraman ahal izateko. Horretarako, jendearen eta udalaren inplikazioa beharrezkoa ikusten dugu.

Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea.